Tiraka
Gangardunaren itxura antzeman nion Don Gallori, euskaraz tajututako idazkiak gaztelaniaz ere aurkezteko USTEZ exijitu zigun Zerbitzu zuzendariari. Erresumindu egin ginen gu, BENETAN, jarrera horrekin (Nola liteke? gure eskubideak urratze ditu!!), eta erantzun-idazkia atondu genuen, non, euskara hutsaren erabilpena bermatzen zuten arauak aipatuz, gure eskubideak aldarrikatzen baikenituen. Ez dugu gibelera egingo!!, edo holango zeozer. Ez zen gure asmoa makurtzea. Herenegun, aldez aurretik gure zuzendariak euskara hutsez prestatutako erantzun-idazkia itzultzeko eskatu eta gero (guk ezetz), Don Gallok bilera baterako deia egin zigun.
Han agertu ginen geurea defendatzeko prest. Usteak ustel. Rafael Gallorekin egin genuen topo: “tenéis todo el derecho del mundo a dirigiros en euskera a los órganos administrativos –incluída mi Dirección-, y también a recibir la respuesta en la misma lengua”. Otso baten lekuan, ardia; sumendiaren ordez, itsaso barea. “Os pido disculpas por la mala interpretacion, o por la mala transmisión de mis palabras”. Guk onartu genizkon, noski. Zelan ez!! Gaizki ulertu baten ondorioa omen zen dena.
Nik, baina, beste hari bati erreparatu nion, eta horri lotu nintzaion: “Rafa, aclarado está, pero no es preciso que la respuesta a mis escritos sea necesariamente en euskera si el texto es producto de una traducción del original elaborado en castellano. Entiendo el castellano”. Nik horrela adierazterakoan ez neukan, inola ere, matrakarako gogorik. Eta Rafael Gallorentzat nik nioenak ez zuen ezelango garrantziarik.
Berak (gaineako kargu eta arduradunen antzera) konponduta dauka auzia. Iitzultzera bidaliko du jasotzen den idazkia, eta itzuli egingo da niretzat prestatuko duten erantzuna. Bi itzulpen: ez dakit zenbat euro. Bera(ie)k konplitzen du(te), eta guk ezin diogu ezer aurpegiratu. "Sale más caro que si el procedimiento es sólo en castellano, y también se retrasa por las necesidades de traducción". Hortaz, euskaraz bizi gura izateak asko garestitzen du produktua eta, gainera, gaztelaniazkoak baino motelagoak dira tramiteak. Betikoa: karga gara; karga garestia.
Badakit ez dudala ezer berririk ona ekarri; eta honen aurretik -nik baino lehen- aurreko postean iruzkinak sartu dituztenek ere aditzera eman dutela modu gordinean zein den egoera. Nik hurrengorako proposamen zehatza egin gura dut; proposamena ardurak dituztenei (IVAPeko Euskara Zuzendariordetza, HPS, ....), proposamena ere bai euskal hitztunen komunitateari eta, batik bat, euskaltzale militanteei. Hori hurrengoan.
Comments
Komunikatu ezinik
XXI. gizaldian komunikatzen ez duena ez da inor. Ez da ezer. 30 urte eman milaka orri euskaraz jarriz/itzuliz, eta hara non entzun behar dugun -nonahitik eta nornahirengandik- ez dugula komunikatzen, gure idazteko moduak,  sintaxiak, esamlodeak eta guzti horiek ez daudela gaur egungo egoerak eskatzen duen neurrira tajutuak, egokituak. Jode!! Zertan ari gara orduan? Ez diñot nik, egorospek. Hala balitz, ba betikoa: bajatok atzera be hori negar baten, dena beltzez janzten! Irakur itzazue azken Senez (ez dago sarean) edo Euskera argitalpenak.
Hor dihardute Esnal, Goikoetxea, Aristegi eta enparauek behin eta berriro errepikatuz ezetz, honela ez goazela inora: idatzi eta idatzi, inork ez ulertzeko, ez dela bidea. Euskarazko testugintza juridiko administratiboaz ari naiz (dira), gehienbat. Eta % 99 itzulpena denez, ba itzulpenaz.
Sarasolari esan nion behin, Lakuan izan genuen hitzordu/jardunaldi batean, iruditzen zitzaidala administrazioan hogeitamar (30) urtetan egindako itzulpenek ezer gutxitarako balio zutela. Irrifarretxo batez erantzun zidan: "dena ez da alferrik izan, gizon, terminologian nahiko aurreratu diaguk".
Gaitzerdi orduan. Eguna hartan lasaigo egin nuen lo, pentsatuz itzulpenetan/itzultzailetan urtero inbertitzen diren milioika euroak etekinen bat eman dutela hogeitamar urte eta gero.
Comments
Idazketa elebidunaren alde urratsak ematen
Jaurlaritzako legelari talde batek idazketa elebiduna susta dadin sinadura bilketa martxan jarri du.
Sailez sail bilduko ditugu ekimenarekin bat egin nahi dutenen sinadurak, urtarrilak aldera Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako arduradunei aurkezteko. Une honetan IVAPeko lankideak ari dira sinatzen. Jakinaraziko dizuegu hurrengo sailera heltzen denean.
Baina zer da idazketa elebiduna?
Arau idazketa elebidunaren bidez, lege-testuak eta administrazio gainontzeko dokumentazioa hasieratik bukaeraraino gizarte batean ofizialak diren hizkuntzetan lantzen dituen teknikari deritzo. Gure kasuan, hortaz, testua euskaraz eta gaztelaniaz  sortu eta landuko litzateke hasieratik argitaratu bitarteko prozesu osoan zehar, hizkuntza bakoitzaren egitura, autonomia, nortasuna eta kalitatea bermatuz eta errespetatuz.
Gaur egun, gurean, arauak eta gainontzeko testu juridikoak (erabakiak, ebazpenak, protokoloak...) sortzeko prozesu guztia gaztelania hutsez egiten da, eta kasurik onenean, buletinean argitartu behar denean edota herritarrari jakinarazi behar zaionean euskarara itzultzen da, euskara horrela gaztelaniaren menpeko bihurtuz.
Nazioarte mailan hainbat erakunde dira dagoeneko teknika hori erabiltzen duten gobernu eta erakunde (Kanada, Belgika, Hong Kong, Nazioarteko Lan Erakundea, Europako Batasuna...). Hain zuzen ere, beren elebitasun ofizialaren izaera papereten adierazteaz gain, beren ekintzetan azalarazi nahi duten estatu eta erakundeak. Hori da guri egitea falta zaigun urratsa, alajaina.
Idazketa elebidunaren bidez, testu juridikoen idazketa lankidetzan egiten da. Lankidetza da hortaz idazketa elebidunaren ezaugarri nagusi bat.
Lankidetza hori aldiberekoa izan daiteke, hala nola korredakzioan, edota kronologikoki antolatua (euskaratze tutorizatua edo itzulpen gainbegiratua). Nolanahi ere, idazketa elebiduneko teknika guztietan ez dago idazkiaren erantzule bakarra. Aitzitik, bi hizkuntzetako egileak dira ( bi legelari edo legelaria eta hizkuntzalaria) arduradunak eta ados jarri behar dira testuaren helburu, plan, aurkezpen, estilo, terminologia, tonu eta gainerakoetan.
Comments
Usteltzeko lana
Harritu nau Gotzon Barandiaranek Argian esandakoak: “IVAPeko lanagatik usteltzen hasi nintzela konturatu nintzen arte”. Gero jakin dut Gotzon normalizatzaile zela eginkizunez; badakizue: euskal tribuetariko bat, itzultzaile, trebatzaile, (...) eta horiekin batera. Administrazioko beste lan batek ere ustel zezakeen Barandiaran; baina euskarari zorrotz lotutako batek ukitu zuen. Ulertzen dut, halajaina. Horretan bat nator berarekin, eta Jon Sarasuarekin, diñoenean "patxada gutxi erabili dela" azken hamarkadetan euskararen inguruko kontu guztietan. Falta zaie esatea (nik soberan egitendudana, bestalde), porrot erraldoi baten aurrean gaudela, eta, une honetan,  behar bada euskaldundutako jendea -profila lortzeko euskaldundutakoa, alegia- dela euskararen etsairik handiena. Gehiegitxo esatea da hori!?
Nik uste nuen euskaldunok -eta, batik bat, euskaltzaleok- alda genezakeela Administrazioan euskarak bizi duen egoera. Gezur hutsa da. Zelan eta lehendik esanda dudan funtzionarioari gehien eragiten diotena bere zilborra eta bere interesa diren -eta horretan gainerako funtzionarioen antzekoak gara-, ba gehitu behar zaio adierazpen horri esfortzu, kemen edo ahalegin-gehigarria eskatzen dien guztiaren kontrakoak ere badirela ia denak.
Eztabaida izan da betitik, zeinetan, alde batekoak uste baitzuten euskara maitasunez, borondatez eta militantziaz ikasi behar zela, derrigortu barik; eta besteek iritzi izan diote ezen euskara -legeek ere hala xedatzen dutelako- hizkzuntza ofiziala dela, eta, horren indarrez-edo, denetarako balio beharko lukeela; hortaz, dena jarri behar da euskaraz, denak izan behar du euskararen itxura. Baita funtzionarioek eurek ere.
Egin ditugu -ustez eta teoriaz- milaka funtzionario elebidun. Xahutu ditugu milioika euro zeregin horretan. Jarri ditu administrazioak milioika ordu bere pertsonala euskalduntzen. Ondorioa, 30 urte eta gero: zero patatero.
Zero patatero baino gehiago: minus (-). Izan ere, ustez euskaldundutako funtzionario horiek Administrazioko mailarik altuenak lortu dituzte, zeri esker? eta eskuratutako hizkuntza profil horiei esker. Zein da emaitza? Behin lortuz gero, askok -gehiensuenek- lepoa ematen diotela euskarari, hinbesteraino ezen kaltegarria eta karga ere bihurtzen zaiela lortutako profila, izan ere, norbait joan dakieke euskaraz eginaz edo euskaraz zerbait eskatuz, eta gizagaixo profildunok estualdi batean sartu.
Zer lortu dugu, orduan? Euskararen aldekoak? Edo euskararen kontrakoak, nahiz maila jaso lortu izan euskara azterketetan? Ni -begibistakoa da, bestalde- bigarren talde horretakoa naiz.
Betiko galderak: zer egin horren aurrean; norengana jo hori bideratzeko? Hausnarketa edo oldozpen estrukturala behar du honek, aurrera egingo badu. Zertan esanik ere ez dago auzi hau politikoek beste era bateko etekinak lortzen dutela.
Hurrengokoa: "Don Gallo (eta 2)"
Comments
Celaaren demagogia
Zer gurasoei bururatzen zaien bi semeren arteko oinordetza edo herentzia jokuan jartzea lehiaketan, batak gaitasun osoa daukanean, eta besteak ezintasun osoa daukanean?
Inori ez. Nahita ahulari ez badio kalte egin behintzat.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Sailburuak, berriz, PPko presioa dela eta, semeen aitaordearen presioarengatik hain zuzen ere euskara eta gaztelania maila berean jarri du. Bion artean lehia dezaten, egoera berdinean izango balira bezala.
Azala eduki behar errealitateari ez erreparatzeko!
Isabel Celaak seme bat baztertu du, umezutz utzi du. Orain gizarteari dagokio haurra aurrera ateratzea, mobilizatu dezagun haur makali dagozkion ikasketak eta formakuntza bermatzeko, haur gazte bihur denerako  benetako lehaiketan maila berean joka dezan, eta justizia egin daitezen.
Comments
Don Gallok ez du gangarrik, bizar zuria baizik. Don Gallo Lehendakaritza Saileko Zerbitzu zuzendaria da; sozialistek gidatzen duten gobernuko kargu politiko bat. Ez dakit “abertzaleen adoktrinamendua” saihesteko, edo bera, beste barik, euskararen kontrako militante sutsua delako. Kasua da ze Don Gallok ez duela euskara hutsean aurkeztutako ezer onartzen.
Badaki, ondo jakin ere, guk funtzionariok –gainerako herritar guztiok bezalaxe- eskubide hori badugula, alegia: administrazioarekiko gure harremanak euskaraz izan, eta erantzuna ere euskaraz jasotzekoa. Berdin dio. Nire Zerbitzuan azken astean euskaraz egindako hiru idazki atzera bota ditu, gaztelaniaz ere jartzeko agindupean. Nork defendatuko ditu nire eskubideak, arauetan ezarritako euskaldunon eskubideak?
Nire zuzendariak? Ez, otzana da. Ez du era horretako arazorik gura. Etxezarretak eta Martinez Marigortak? Ez, ez dute ahalmenik, ez eta matraketan sartzeko gogorik ere. Euren PSalderdia beste bide batetik doa, eta ez dute potrorik urratze larri horien aurren tente jartzeko.
Lehen urrats modura: guk ez ditugu gure idazkiak gaztelaniara itzuliko. Ez al dugu kobratuko ikastarora joan izanagatik dagokiguna? Gaiak jarraipena izango du, eta kontatuko dizuet.
Comments
Euskaraz egitea zergatik da errespetu falta?
2009/11/5eko Gara-n
Amagoia Mujika kazetaria
Oraindik ere amorratu egiten naiz lehengo gauekoa gogoratzean. Gaueko bederatziak pasatxo ziren telefonoak jo zuenean. Jazztel-etik deitzen zutela eta ez dakit zer saldu nahi zidatela. Nik euskaraz zekien inor ez ote zuten galdetu nion euskaraz. Eta hark, berehala deituko zidatela berriz eta euskaraz egingo zidatela. Eta berriz deitu zuten. Eta berriz, gaztelaniaz. Sekulako jenioarekin esan zidan telefonoaren bestaldean zegoen neskak «errespetu falta izugarria» iruditzen zitzaiola nik beren deiari kasurik ez egitea ez zidatelako euskaraz hitz egin. Bera Eibarkoa zela eta bazekiela euskaraz hitz egiten, baina ez ziola gogoak ematen eta ez zidala euskaraz hitz egingo, ez nuelako batere errespeturik. Eta hori guztia buila batean. Eta, halako batean, tuntuna zer naizen, pentsatu nuen: Zer demontre egiten dut nik ezezagun baten errieta jasaten zergatik eta nire etxean nire hizkuntzan hitz egin nahi dudalako? Eta, sututa, telefonoa eskegi nuen. Baina berehala berriz jo zuen. Berriz eibartarra eta berriz jenio bizian. Eta berriz builaka ez nuela errespeturik eta ia zer heziketa mota jaso nuen eta... Eta nik berriz eskegi nuen. Beste bi aldiz jo zuen telefonoak eta beste bi aldiz jasan behar izan nuen bere onetik ateratako emakume haren hitz jarioa. Azkenekoan, gainera, nahi banuen ingelesez egingo zidala esan zidan.
Nire etxean zein hizkuntzatan hitz egin behar dudan kanpotik erabaki behar al dute? Euskaraz ez dakienari erdaraz egitea kortesiazko keinu bat izan daiteke, mesede bat. Baina inondik inora ez da euskaldunok daukagun betebehar bat, hori sinetsarazi badigute ere. Eta nire heziketaren inguruan... ikastolan ikasitakoa naiz eta primeran ulertu nuen eibartar histerikoak gaztelaniaz esan zidan guztia. Berak ez zidan tutik ere ulertu.
Comments
Noiz masturbatuko gara euskaraz?
Eusko Jaurlaritzako langile guztiok mezu hau jaso genuen ordenagailuan lehengo ostiralean, gozieko 10:00etan:
Odola eman/Dona sangre
Gaur Lakua 2an Ardua 9.15-13.30
Hoy en Lakua 2 entre las 9.15 y las 13.30
Alde batera utzita despistea norena izan zen, horrek ajola gutxi baitu (azken batean, denoi eskapatzen zaizkigu noizean behin “Donosita” bat edo “Gastéis” bat…), errakuntza polita zela iritzi nion: "Honek badu gaia hitz-jokoetarako eta puska batean barre batzuk egiteko! Ai Anjel Lertxundik harrapatuko balu…! Imajinatzen hasi nintzen ondorengo komentarioak… «Dona vino», «Odola ardo bihurturik, meza sekretuak Lakuan», «Banpirismoa Jaurlaritzan»...
Denbora pasa zen, ordea, eta pozaldia kezka-putzu bihurtu zitzaidan. Gaztelaniazko zuzentzailearen bihurrikeriak eskura jarritako aukera galde genuen, eta irririk ez.
Baten bati babukeria galanta irudituko zaio. Niri sintoma kezkagarria. Askotan jarduten dugu kexaka, erredioska eta mekabenka (eta jarraituko dugu, osasuna lagun), eta a  ze gutxi dibertitzen garen euskaraz!
Asisko Urmenetaren hitzekin gogoratu naiz:
«Euskararen inguruan izan dudan inpresioetako bat, beti erasoak salatzen eta beti penetan dagoenarena da. Baina noiz masturbatuko gara, noiz egingo dugu irri, noiz gozatuko? Beste hori ere sortu behar dugu komunitate sano bat egin nahi badugu: beti penetan egon beharrean, gure sauna ttikiak, gure jacuzziak, gure errekak behar ditugu bainatzeko...»
Martin Rezola (edo “Martin Retoza”, behin zuzentzaileak lizunki proposatu zidanez.)
Comments
Fakturak eta jakinarazpenak euskaraz
Sustatun irakurri genuen duela aste pare bat. Aurrekiz-kutxa, gasa, telefonoa... konpainiek bidaltzen dituzten fakturen inguruko ohar eta gomendio interesgarriak, blogari baten eskutik. Erantzun bidez osatu egin da pixka bat.
Comments
Euskadi profunda, lehendakari superficial baten aburuz
Kirmen Uribe zoriontzeko Lehendakariak idatzitako artikulu hura irakurri nuenean, zur eta lur geratu nintzen Uribe “en la Euskadi profunda” jaioa dela esan zuenean. Ez zitzaidan batere egokia iruditu eta halako egoezin batekin geratu nintzen. Atzoko El País-eko edizioan, Anjel Lertxundik azaldu zizkidan tripako minen arrazoiak. Eskerrik asko, Anjel.
"(…) Baina gure kasuak badu besterik ere: Euskadi profunda esaten denean, hizkuntza ere tartean dago. Euskara da, aldez edo moldez, lurralde bat Euskadi profundan kokatzeko ezaugarri ezinbestekoa: Goierri ETAkideen bihitegi izan zenetik gaurdaino, Euskadi profunda erabili izan denean, euskara paketean joan da. Areago: Euskadi profunda deitzen zaien lurralde horiek gehienetan ekonomikoki aurreratuak baitira, susmoa dut izendapen horrek bilduko lituzkeen ezaugarriak abertzaletasunaren (ideologiaren) eta euskararen (inkulturaren) eremuetan bilatu beharko nituzkeela nagusiki.Nork bere mundu-irudia du, baina horrek ez du deus legitimatzen: euskal hiztunok ere badugu geurea, baina nire lana ez da nire talaiatik ikus nezakeen beste balizko Euskadi sakon bat deskribatzen hastea, hango lurraldeak izendatzea, gaitzestea, zanga zangago egitea. Hitzen eta espresioen erabilera zuzen batetik abiatuta eraikitzen da lurraldeen eta hizkuntzen arteko harmonia. Eta oker ez banago, horixe du lehendakari batek egiteko nagusi."
Comments
21 ikusteko jaio gara!
Eusko Legebiltzarreko atzoko saioan, PSE, PP eta UPyD alderdiek mozioa adostu zuten, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatuz Osakidetzako lanpostuetan euskarari ematen zaion balorazioa gainontzeko merituetara berdintzeko.
Talde horien iritziz, gehiegizkoa omen da euskarari ematen zaion balorazioa eta "diskriminaziorik egon ez dadin" behar diren neurriak hartzeko eskatu zioten Rafael Bengoa Osasun sailburuari.
Argi dago aipatutako hiru alderdi horientzat euskara, alemaniera edo esku-lanak maila beretsuko gaiak direla. Ondo ei dator euskaraz jakitea, baina diskriminazioa omen da beste "meritu" batzuk baino gehiago baloratzea.
Alderdi horientzat, praktikan euskaldunok ez dugu euskaraz hartuak izateko eskubiderik, edota agian, Osakidetza euskararen ghetto bihur ez dadin neurriak hartzen ari dira, duela gutxi EAJrekin batera onartutako XXI. Mendeko Itun Berrian agindu (mehatxu?) egin zuten bezala.
Hau omen da datorkigun hizkuntza politika: lanpostu publikoetan "el euskera en libertad", alemaniera, ingelesa edo doktoradutzak bezala. Nahi duenarentzat. Eta euskarazko zerbitzua jaso nahi duena, izorra dadila... ¡A jugar! Hiruzpalau belaunaldi barru hitz egingo dugu eta orduan ere, kontuz!
Oso jokabide ez-nazionalista eta moderno-askoa.
Hori bai, "el castellano por c...". Ez-nazionalisten Espainian gaudenez guztiok daukagu espainieraz mintzatzeko betebeharra, baita basko nazionalistok ere.
Ederra ziria.
Atrebentzia edo ameskeria ez bada, izugarri gustatuko litzaidake euskaltzale ez-nazionalisten iritzia ezagutzea. Blog hau berau iritzi guztietara zabalik dago. Argi apurrik egingo ote digute?
Comments
Euskaldundu, erredios!
Gaur jakin dugu EAEko Auzitegi Nagusiak hamar urtean 800 funtzionario euskalduntzeko asmoa duela; hau da: 3tik 1. Uste dut euskalduntze hori euskaraz jakitean edo euskara ikastean oinarritzen dela. Beste era batera esanda: administrazioak ezarrita dituen hizkuntza profilen bat lortzean. Ez dakit zenbat duen euskaldun bihurtzetik horrek. Haserrea eragin du. Arin baten atera da Jaurlaritza esanaz Gobernuak dekretua aterako duela Administrazioa guztiz euskalduntzeko. Enegarrengo dekretua, bestalde.
Justiziako Administrazioak baino lehen EAEko administrazio orokorrak ere jorratu du bide hori. Emaitza: ehunka profil lortuta, baita goi mailakoenak ere ( 3 eta 4). Erabilera erreala, benetakoa?: oso eskasa. Eta nik neure buruari: zergatik matraka hori Auzitegiak hartutako erabakiarekin? Zertarako behar dugu Justizia euskalduntzea? Ez irririk egin, eta oldoztu. Zein de helburua?
Nik ez dut dudarik: ikaragarri aurrera egingo genuke, ez denek euskaraz ikasiz, baizik eta 10etik 3k erabiliz, nahiz gainerako zazpiek berba bat ere ez jakin euskaraz. Aaaaaamigo, hitz horiek latzak eta potoloak dituk! Hemen kontua denak euskarazko klaseetara bidaltzea omen da, euren titulutxoak atera eta oposizio, lehiaketa eta lekualdaketetan aurkeztu. Itxurakeria. Hipokresia ere bai, behar bada? Gutxirekin konformatzen gara.
Comments
Sozialista galegoak, eredu
<object width="425" height="350">
<param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/i0Wc2BuYVVk" />
<param name="wmode" value="" /><embed src="http://www.youtube.com/v/i0Wc2BuYVVk" wmode="" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>
Non eman behar da izena, Euskadiko Partido Socialista Galegon apuntatzeko?
Imajinatzen, Espainiako "euskal ministroak" euskararen benetako normalizazioaren aldeko manifestazio batean?
Badute hemengo sozialistek non ikasi, bai horixe.
(PS: Eeepa!!!, Kieto parau, Burunda! Igarri diat erantzuna berehalakoan. Bai jauna, sozialistek bakarrik ez, Euskadiko abertzale askok ere lotsatuta beharko luke bideoa ikusita.)
Comments
Hurren urratsa
Urratsak eman, marjinalitateari bizkarra eman eta prestigioa irabazi. 30 urte inguru igaro dira euskara euskal administrazioan halan holan txertatu zenetik. Nahikoa denbora geldiune sakon batera, eta hausnarketari ekiteko. Nori dagokio zeregin hori? Ofiziokooi edo gure arloetan ardurak dituztenei? Nik ez dut dudarik egiten: guri. Kargu politikoek eta arduradunek izan dute sobera denbora eta aukera orain arte. Asko edo gutxi, ondo edo txarto jardun duten, nork bere iritzia izango du.
Hutsunerik nabarmenena, nire ustez, geurea izan da. Eta da, oraindik orain. Pentsatu izan dugu -eta hala dihardute askotxok- gure aje eta gabezien irtenbideak besteen –goikoen- esku zeudela. Inozentzia –are, zabarkeria- deituko nioke nik horri. Errua inoren lepoan beti. Norbere adurak arintzeko modurik infantilena.
Gure lehenaz, orainaz eta geroaz erdaldunak ari dira ebazten. Horren adibiderik argiena Administrazio Orokorreko analisi funtzionalena da. Erdaldun hutsek landu dituzte analisiok, baita euskal esparrukoak ere, alegia, itzultzaileei, normalizatzaileei eta gainerako euskal teknikariei dagozkienak. Eta hala, arrotzok atera duten ondoriorik agerienetarikoa izan da gu denok antzekoak garela, “de la cosa”koak, nahiz Martini izendapen horrek cosa nostra gogoratzen dion, euskara baino gehiago.
Guk gehiegi erreparatzen diogu geure zilborrari, norberenari (pertsonalari) edo geure txokokoari. Kafeko kontakatiluez edo noizean behingo hitz-aspertuez gain, inoiz gutxitan hartzen dugu afera hau bere osotasunean. Marjinalak gara –hala deritzot nik-, hortik ateratzea gure eginkizunik behinena. Geure esku baino ez dago. Horrek, kexez eta erreibidinkazioez gain, beste zerbait ere eskatzen digu gutariko bakoitzari: inplikazioa eta ekarpenak. Horra hor alderik pisuena.
Egoeraren diagnosi zehatza egin beharko genuke. Arlo bakoitzaren (itzultzaile, normalizatzaile, euskara teknikari, teknikari euskaldunak, …) hausnarketa eta azterketa zehatza eskatzen du horrek; eskatzen duen moduan arlo/profesio bakoitzak hartu behar duela ekimena, inoren zain geratu gabe. Hurrengo urratsa euskara lan-tresna duten arlo/profesioen arteko topaketak beharko luke izan. Eta amaitzeko, hortik ateratzen diren ondorioekin nola jokatau erabaki.
Comments
Denok gara marjinalak
Oso umetatik dakit boteretsuek euren indarra menpekoak sakabanatzeko erabiltzen dutela. Hori omen da modurik egokiena indar erlazioari (goi/behe) betiko eran eusteko. Nago ni euskararen arloan ere horrelako zeozer bizi ote dugun. Ezein gogoetaren aurretik, zera argitu behar da: euskara hizkuntza marjinala gure herrian, eta berdin euskararekin lan egiten dutenak ere (itzultzaile, normalizatzaile, euskara teknikari,..). Hortaz, gu denok menpekoak gara, eta goikoak trikimailu guztiak erabiliko ditu bakoitza geure aldetik eta mokoka ibil gaitezen. Azalduko naiz.
Ni itzultzailea naiz. Euskara dut lan-tresna; eta nire eginkizuna da EAEko administrazioak sortzen dituen testuak –denak gaztelaniaz- euskaraz jartzea. Dena ondo, ezta!? Ala ez? Administrazioak testuak euskaraz ere jarriz garbitzen du bere aurpegia, nahiz eta denok dakigun testu euskaratuon balioa, praktikan, hutsaren parekoa dela, alegia, jatorrizkoaren eta itzulpenaren artean denok hartzen dugula lehenengoa. Zer gara gu? Prestigio gutxiko profesio bateko langileak. Normalean eragozpen eta traba baino egiten ez duten profesionalak, euskaraz jarri behar horrek ernegatu egiten baititu agintariak.
Badira beste batzuk normalizatzaileak direnak. Horiek ere euskara lan-tresna dute. Izango da lanbide hori nik baino hobeto ezagutzen duenik. Bai horixe!! Laburbilduta esan daiteke euren zeregina honakoa dela:  Administrazioan euskararen erabilera normala izan dadila, alegia, euskaraz dakienak euskaraz egin dezala eta, bere burua kapaz ikusten badu, testuak euskaraz sor ditzala. Zerekin egiten dute topo, ordea? Funtzionariorik gehienen helburu behinena hizkuntza perfila lortzea izan dela (eta dela), eta hortik aurrera hor konpon Maria Anton. Agintariek eurek ere ez dute arazorik gura euskararekin. Zer dira orduan? Eragozpen, traba eta arazo.
Gero badira euskararen teknikariak. Egia esan, ez dakit zertaz ari diren, ez eta normalitzaileei buruz esandakoa euskara teknikariei buruz esan behar nuen ere. Dakidana da –eta horretan ez dut zalantzarik- besteen gainean adierazitakoa, eurei buruz ere adieraz daitekeela.
Eta guk guztiok, batzuek eta besteek, zer egiten dugu? Gogoratu al dizuet kantarena. “zenbat gera, lau, bat, (….) zer egiten degu, (….) elkar hil”. 2009an, eskarmentuagatik ez bada ere, lezio hori ondo ikasita beharko genuke. Baina ez. Ba beno, has gaitezen berriro. Ea, lehenengo irakaspena: denok gara marjinalak, baita arlo hauek kudeatzeko ardura duten zuzendariorde, zuzendari, sailburuorde eta sailburua ere. Eta hortik aurrerakoak, hurrengokoetan.
Comments
300etik gora mintzalagun Gasteizen
Hirurehun pertsonatik gora aritu ziren iaz, Gasteizen, Mintzalaguna programan, berrogeita hamar taldetan banatuta.
Parte hartzaileek oso ontzat jo dute esperientzia, jasotako iritzien arabera.
Mintzalaguna Egitasmoak aisialdian euskara praktikatzeko eta praktikatzen laguntzeko aukerak eskaini nahi dizkio euskal hiztun orori. Horretarako, hainbat jarduera proposatzen dira, taldeka, dinamizatzaile baten koordinaziopean.
Izena emateko epea urriaren 15etik 31ra bitartean izango da. Edozein euskaltegi edota gizarte etxetan egin daiteke. Urte osorako matrikula, 10 euro.
Xehetasun gehiago, Gasteizko udalaren webgunean.
Comments
José Luis Barbería El País-en: gezurra, disparatea eta manipulazioa
Topiko eta gezurretan oinarritutako kazetaritzaren deseredua, harrijasotzailearen ikutu etnikoa eta guzti.
Artikulu osoa hemen.
Eta hemen pasarte batzuk:
“El Gobierno ha ejercido una fuerte presión sobre la identidad a través de los centros educativos y de los medios de comunicación públicos. La hipervaloración del euskera y la mistificación de la historia han permitido imponer de manera más o menos sutil una visión informativa de la identidad reducida a lo vasco y valorada de una forma superior a lo español”, sostiene el catedrático de Psicología Clínica Enrique Echeburúa. Con el agravante añadido de que ETA no ha dejado de aplicar su llama a esa presión identitaria desde el inicio del proceso autonómico. Según Echeburúa, el respaldo de ETA a los postulados nacionalistas ha impedido a muchos resistirse a esa presión identitaria por temor a ser tildados de malos vascos o de enemigos del pueblo.
Aunque los logros de la construcción autonómica han eclipsado durante mucho tiempo el coste humano y profesional de esas políticas, los sacrificados a la causa se resisten a desaparecer. La sobrevaloración del euskera, erigido en el elemento vital de la identidad vasca, ha llevado a la aplicación de medidas discriminatorias en los puestos de trabajo público, particularmente en el ámbito de la enseñanza y la sanidad. A lo largo de estos años, miles de profesionales han tenido que abandonar sus puestos a favor de jóvenes euskaldunes de mucha menor cualificación. Se ha llegado a la aberración de que a un cirujano se le puntúe más el conocimiento del euskera que su expediente académico, pero la sociedad no ha hecho escándalo de esta sangría profesional, ni se ha interrogado sobre los efectos a largo plazo de la endogamia laboral, de la imposibilidad práctica de que los profesionales de otras áreas de España y del extranjero enriquezcan el tejido laboral.
La sacralización de la lengua, a la que prácticamente se le atribuyen cualidades demiúrgicas y trascendentales en la constitución de la personalidad vasca, ha anulado las críticas en una sociedad en la que tres décadas de hegemonía nacionalista han permitido proclamar como normal, inevitable, indiscutible, lo que no deja de ser una forma particular de ver el mundo circundante. Parte de la población vasca –en realidad, sólo el 30% habla euskera– ha llegado a interiorizar que el desconocimiento de la lengua es un déficit personal, una falla, un estigma culposo que recae sobre sí mismo o sus progenitores. ¿Cabe extrañarse, a la vista de ese silencio, de esa ausencia de crítica, de que el nacionalismo se haya atribuido en exclusiva el derecho a definir qué es ser vasco y cómo deben comportarse los auténticos vascos?
Y sin embargo, la asunción genérica de que el euskera debe ser obligatorio para preservar la identidad nacional –signifique eso lo que signifique–, y los ingentes recursos económicos y humanos destinados a ese gran objetivo, no han supuesto un avance significativo en el uso efectivo de la lengua vasca. ETB-1, el canal autonómico que emite en euskera, ha perdido 100.000 espectadores. Su audiencia ha quedado reducida al 3%, entre otras cosas porque el público infantil, del que se nutre en gran medida, está optando por los canales temáticos.
La manipulación política nacionalista del euskera y su obligatoriedad han hecho, además, que la lengua vasca, patrimonio común a defender, sea vista por una parte de la población como algo antipático, forzado, que se utiliza de puertas afuera para quedar bien, pero se cultiva muy poco en la realidad. Es el precio de ignorar que el aprendizaje de las lenguas requiere, antes que nada, predisposición afectiva. Claro que mientras muchos profesionales se buscaban la vida fuera de Euskadi, una nueva burguesía nacionalista surgía al calor de la exigencia del euskera en la Administración.
“Lo que vamos a hacer con el euskera es fomentarlo con idéntico esfuerzo presupuestario que hasta ahora, pero aplicando el sentido común y prescindiendo de esas políticas absurdas y disparatadas que han generado rechazo social. Tenemos que conseguir que ETB-1 deje de ser una televisión marginal, asegurar el bilingüismo y avanzar hacia el trilingüismo. Los padres tienen derecho a decidir en qué lengua quieren escolarizar a sus hijos”, anuncia el lehendakari. Su Gobierno ha prometido restituir en sus antiguos puestos a los profesionales que fueron depuestos y arrinconados por la exigencia del euskera, aunque, a estas alturas, ése sea un anuncio tardío destinado a ofrecer un resarcimiento moral más que otra cosa. La herida de los damnificados sigue en carne viva, a pesar del tiempo transcurrido. Si hay que creerles, las políticas nacionalistas arrasaron un sistema educativo público excelente.
“Consiguieron arrinconar la enseñanza en castellano y que la mayoría de los profesores se expresara en euskera, pero el impacto en el plano educativo ha sido enorme. ¿Cuántos excelentes profesores han salido llorando de las aulas avergonzados porque balbuceaban su asignatura y apenas podían hacerse entender? Si le cortas las manos al pianista, no puedes pretender que siga tocando el piano como antes. En nombre de una falsa patria y de una no menos falsa idea de la construcción nacional, han sacrificado a profesores y alumnos para imponer un euskera de plástico”, señala la bilbaína Begoña García Merino, que da clase hoy en un instituto madrileño. “El sistema ha dejado en la cuneta a muchos alumnos que habrían podido salir adelante si se les hubiera educado en su lengua materna”, afirma José Irízar, antiguo director de instituto en un barrio donostiarra.
Comments
Wanted, non zaudete?
Etorri berri guztiei zor zaie begirunea. Denbora behar dute ingurua ezagutu eta egokitzeko. Horregatik-edo politikan 100 egun eskaintzea izaten da ohikoena, lehenengo egunetik gehiago egurra ematen ez ibiltzeko. Ez dakit nola behar duen izan horrek euskara eta kultura kontuetan. Niretzat bi bide daude. Bata: lehengoari ekitea; bestea; bide eta egitasmo berriak asmatzea. Baterako zein besterako nahiko egun joan direla irizten diot, eta ez dago ezeren eta inoren aztarnarik. Ezin besterik esan, penaz: Wanted, non dira?
Non zaude Etxezarreta, non Martinez de Marigorta, non gainerakook? Entzuten da –pasilloetan eta- galduxe modura zabiltzatela; entzuten den moduan HABEko bileran interpreteen lana behar izan zenutela. Hori, baina, funtzionarioen uste eta asmo txarrak baino ez dira izango. Zurrumurru hutsak. Izorratu gurea. Edo, okerrenean, iritzi/alderdi batenganako herra.
Nik pentsatu gura dut baduzuela ondo aztertuta Euskararen Erabilerarako azken Plana, Baztarrika, Lozano eta horiek prestatuta utzi zutena.
Nik ziurtzat jotzen, halaber, Martinez de Marigorta eta Ausmendi itzultzaileek prestututasun guztia erakutsiko dutela –boterera iritsi diren honetan- euren profesioaren ajeak –eta asko dira!- onbideratzeko.
Ez dut dudarik, azken batean, euskarak Administrazio honetan bizi duen egoera anormalari aurre egingo diozuela tinkotasunez. Laguntza behar baduzue, eskatu!! Bai, bai, ez dudarik egin: gu “de la cosa”kook  (horrela deitzen digute euskara lan-tresna legetxe erabiltzen dugunoi), nahiz eta gehienbat beste pentsamolde batekoak izan, gertu gaude bultza egiteko, Tira egiteko. Ez, ordea, denbora galtzeko. Ez lehen, ez orain.
Gure ideia eta pentsaeren gainetik –ez horretan dudarik egin- gure hizkuntza eta gure profesioak daude, bata zein besteak zeharo desprestigiatuta –baita orain baino lehen ere!!-. Gehienok ez genuke arazorik izango zuekin batera jarduteko -lehen ere beste batzuekin jardun moduan-, baldin eta zuengan borondate eta asmo onak antzematen baditugu.
Orain artekotik ezin ezer esan, ez bada ez zaituztegula entzun, ez ikusi ezta sumatu ere. Wanted, non zaudete?
Comments
Lotsaizuna helburu
Ezaguna da Nafarroa hirutan zatitu zutela euskararen erabilerari dagokionez. Erdaldun elebakarrentzat Nafarroa bat da, baina euskal hiztunentzat hiru Nafarroa ezberdin daude.
Eremu euskaldunean, eskubide berdinak dituzte erdaldunek eta euskaldunek… teorian.
Eremu erdaldunean, euskal hiztunak populazioaren %8 izan arren, ez dute inongo hizkuntza eskubiderik Herri-Administrazioen aurrean. Zero.
Eremu mixtoan (Iruñerria, Agoitzaldea…) Nafarroako biztanleen erdiak bizi dira: 300.000 inguru, eta horietatik 60.000 (%20) elebidunak dira, hau da, Bilbon edo Gasteizen baino gehiago, adibidez.
Euskal hiztunak bigarren mailako herritar eremu mixtoan ere
Herri-Administrazioarekin harremanetan, euskaraz jarduteko aukera aitortzen zaie euskaldunei (euskal hiztunak) Eremu mixtoan, baina erne! Herri-Administrazioko kideek ez dute zertan euskaraz erantzun!!!
Seme-alabak euskaraz eskolatu daitezke eremu merveilleuse horretan… baldin eta behar besteko eskaria dagoela erakusten bada Herri-Administrazioaren aurrean.
Kale, errepide eta eraikin publikoetako seinalizazioak, ele bietan egon behar luke teorian, baina 2000tik hona, seinalizazio elebiduna ezabatzen ari dira, erdara hutsezkoarekin  ordezkatuz.
Herri-Administrazioan lan egiteko euskara oso gutxitan hartzen da aintzat. Ingelesa, alemaniera edo frantsesa beti, ordea.
Noain, Aranguren, Galar eta Beriaingo (Iruñerrian guztiak) herritarrek seme-alabak euskaraz eskolatzeko eskubidea eskuratzearen aurka daude UPN (eta PP).Egunotan prentsan aipatu den legearen aldaketak hori besterik ez zekarren praktikan: seme-alabak euskaraz eskolatzeko aukera izatea herri horietan, PSNk aurretiaz ezarritako baldintza bat betez gero, gainera: herri horietako udalbatzek eremu mixtoan sartzeko aukera onestea!
Bestela esanda, pentsa Barakaldoko udalak euskaraz eskolatzeko aukera ezeztatzen diela bertako herritarrei, edo, fikzioaren eremuan murgildurik, Azkoitikoak erdaraz eskolatzeko aukera ukatzen diela bere eraginpeko herritarrei… Onartezina inondik inora, ezta? Bada, horixe besterik ez zen Noiain, Aranguren, Galar eta Beriaingo herritarrei emango zitzaien aukera, kasurik onenean: seme-alabak euskaraz eskolatzeko eskubidea.
Alabaina, horren aurka ere agertu dira UPNko extremista ultraeskuindarrak. Espero zitekeena bestalde, inoiz ez baitute beren nortasun politiko muturrekoa ezkutatu.
Beste alderdi politikoen erantzuna
CDN-k duintasunez erantzun dio UPN-k egindako xantaiari, eremu mixtoa zabaltzeko aukerari eutsiz. Ordainetan, gobernuan zeukan ordezkaritza guztia galdu du. Jarrera txalogarria, areago egungo politikagintzan.
PSN-k bizia barkatu digu Nafarroako euskaldunoi beste behin ere. PSNtarren buruak, Roberto Jimenezek ez ditu euskara eta euskaldunak estimu handitan. “El euskera no es una prioridad de los socialistas” edo “El euskara es una cuestión de los nacionalistas” bota ditu egunotan, beste lora batzuen artean. Aipatutako herriei eremu mixtoan sartzeko aukera ematearen alde egin du, baina uzkurkeriaz beti ere. Irakurri bestela bere hitzok: “con la tramitación de esta modificación, el debate sobre reformas de la ley del vascuence ya se ha cerrado y  quien tenga más expectativas a futuro, que se olvide, porque nuestro voto va a ser sencillamente negativo"… Ez zitekeen gehiagorik espero “vasco” hitza bere taldekide Jose Luis Castejón (zendua tamalez) iraintzeko asmoz erabili ohi zuenaren  aldetik.
Nabai-ren ustez: "se ha puesto de manifiesto el perfil autoritario de UPN y emplazamos al PSN a un análisis y reflexión serio sobre el tipo de Gobierno que está sosteniendo", … “el Gabinete de Sanz ha utilizado precisamente el euskera para convertirlo en arma arrojadiza e instrumento político".
“Ezker Abertzaleak”: "el reto sempiterno del espacio españolista de desterrar cualquier atisbo de identidad euskaldun conlleva una agresividad en las ideas y los hechos ante cualquier percepción de avance de la misma"
IUN-ek: "Esto es negativo y roza el esperpento. Es muy significativo que la causa de esta ruptura sea una reforma de la ley del euskera que incorporaba criterios estrictamente de atender la demanda social"
PP-k azkenik: “los navarros no votaron al centroderecha para que desde el Gobierno se aplicasen las políticas socialistas…”. Hauteskundeak aurrera daitezela eskatu dute, bidenabar.
Nafarroako UPN-k eta PSN-k euskararen normalizaziorik ez
Ghetizazioaren aldeko politika bortitza darabilte, lotsa gabe batzuek, disimuluz besteek; egunetik egunera nabariagoa da hori. Argi dagoen bezala, oposizioan dauden alderdien erantzuna oso epela eta pobrea dela oro har. Euskara ez dago politikari “euskaltzale” profesionalen agendan? Egon behar luke bada, batez ere, euskaldunak guztiz baztertu nahi dituztenen agendan badagoelako, nabarmen egon ere.
Comments
HITZA HARTU / TE TOCA
Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak abiarazitako kanpaina.
(Suabe-suabe, ausardiarik gabe, ez goaz inora.)
“Hartu hitza”, noiz?, non?, norekin? Kanpainak zehaztasun askorik ematen ez duenez (bai “Aisian”, “Kalean” irakurri dut kartel batzuetan), euskararen noranahikotasuna bultzatu nahi duela ulertzen dut nik: edonon eta edonorekin.
Benetan bermatzen al dituzte kanpaina bultzatzen duten erakundeek beren etxetik bertatik hasita euskaraz hitza hartu daitekeela, “suabe-suabe”? Benetan har liteke hitza euskaraz Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren mendeko zerbitzuetan? Argi dago parte handi batez ezetz. Txagorritxu ospitalean, Ertzaintzaren komisarian, Gasteizko gizarte-etxeetan, Jaurlaritzaren egoitzako atean bertan, euskaraz hitza hartzera animatu nahi gaituzte? Zoritxarrez, esperientziaz dakit toki horietan ia gehienetan euskarazko hitzak kale egiten duela, eta ez zaio bati gogo askorik gelditzen hurrengo batean berriz ere proba egiteko. Euskaltzaleak bai, masokak ez.
Alabaina… tira, eman dezagun baietz, aukera hori eduki badugula eta ez dugula behar bezala probesten. Onar dezagun,  zabar xamarrak gara eta aukera dugunean ere ez dugu euskaraz jardun nahi izaten; animatu egin behar da jendea hitza hartzera, mingaina dantzatzera…, euskara jalgi hadi Virgen Blanca plazara!
Hori sinesgarria izan dadin, ordea, nire ustez funtsezko elementua falta da: identifikazioa. Gizabanano euskaldun ipar-orratza galdutakoak ez du euskaraz egiten Gasteizen –oro har, ohorezko salbuespenak salbuespen–, baldin eta ez badaki aurrean duen hiztuna euskalduna dela. Heldu diezaiogun, adibidez, denda, saltoki, taberna eta denok gertu-gertu dugun mundutxo horri. Nire hitzaren hartzailea euskalduna dela ziurtatu gabe, alferrik da –eta frustaziorako bidea– pausu hori ematera inor animatzea. Horregatik, beharrezkoa da, kanpaina koloretsuak egiten direnean, neurri praktiko eta eraginkorrak ipintzea. Neurri ausartak. Kasu honetan garbi dago: Gasteizko udalak kanpaina bat bultzatu behar luke borondatez hala nahi duten dendari, tabernari… euskaldunen artean, toki horretan bezeroak hitza euskaraz hartzeko aukera duela jakinarazteko (mahai-gaineko, txartel, pinen bitartez…). Eta Udalak ez badaki nondik hasi, nik emango nioke zerrenda luze bat. Bestela, alferrik da, engainua, hipokrisia, betikoa… Zer esan nahi luke, bestela, “Te toca” horrek ¿Te toca las narices? ¿Que si te toca alguien que sepa euskera, bien, y si no me toca, pues te jodes?...”
Post Scriptum: nahita ez dut aipatu Erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak arautzen dituen Dekretu famatua, merkataritza-gune handien eremua helburu zuena. Zurrumurruek dioten moduan bertan behera uzten bada, orduan galdetu beharko dugu ea nola posible den “Hartu hitza” esaten diguten arduradun politiko berberek hitz hori bera ukatzea Carrefourren edo Corte Inglés bezalako saltoki handietan.
Comments